M. Ángel Blanco oroitzeko ekitaldi herritarra

06.07.07
Erakundea

Ermuko Udalak eta herriak Miguel Ángel Blanco gogoratuko dute bere erailketaren hamargarren urteurrenean. Udalak ekitaldi herritarra antolatu du datorren astearterako. Ekitaldi horren leloa ‘Askatasunerantz. 10 urte Miguel Angel gabe’ izango da. Datozen egunetan Miguel Angel Blanco Garrido zinegotzi gaztea bahitu eta erail zutela hamar urte beteko dira. Ekitaldi hori iluntzeko bederatzietan egingo da, San Pelaion, terrorismoaren biktimak omentzeko Ibarrolak egindako eskulturaren ondoan. Ekitaldian erakundearen adierazpen bat irakurriko da. Adierazpenaren testua herriko Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek EB-B; EAJ-PNV, PP eta PSE-EE-PSOEk adostu eta aho batez onartu dute egin berri den Osokoaren Bilkuran. Ekitaldian musika eta oroimenerako tartea egongo dira.

Aurtengoan hamargarren urteurrena beteko da, data esanguratsu, giro politiko nahasi eta une korapilatsuan ailegatzen dena. Hori horrela, herriko Udalbatzak 1997ko uztaileko mobilizazioak eragin zituzten arrazoi nagusiak berreskuratu nahi ditu: herritarren batasun eta adostasuna, kalera irten eta batera ‘askatasuna’ aldarrikatzeko eta batasun demokratikoa, ikur eta alderdien gainetik, ETAri Miguel Angelen bizia errespeta eta aske utz zedila eskatzeko. Alkatetzako idazkaritzak prentsa oharra luzatu eta zabaldu du, zeina guk hemen eskaintzen dugun.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako