Giro alaia izan du Madrilera joan den gazte taldeak

06.07.07
Kultura eta Gazteria

Azken asteburuan Madrilera bidaiatu zuten 14 urtetik 19 bitarteko berrogeita zortzi gazteek oso positibotzat jo dute txangoa. Talde horretan gehienak ermuarrak ziren eta horiekin batera beste eibartar bi ere joan dira. Taldea ostiralean abiatu zen eta igandean bueltatu, bi egun erdi topera aprobetxatu eta gero. Gaztetxoekin batera hiru begiraleko taldea ere joan da, laugarren batek kale egin eta gero. Ermuarrak Casa de Campo delakoan Richard Schirrmann izeneko aterpetxean hartu dute ostatua, pentsio erdiko erregimenean. Jarduera egitarauak barne hartzen zuen Diputatuen Kongresuan bisitatzea eta, bertan jasotako azalpenak, bisita ‘dinamikoa eta interesgarria’ egin zuten. Aisialdirako jarduerarik ere egon zen, eta horren erakusle Warner Bros konpainiak duen parke tematikoa ezagutzera dedikatu zen egun osoa. Ekimena gure udaleko Gazteria sailak 2007 urterako antolatu dituen kultur eta aisialdi bidaien barne dago.

Taldea oso pozik bueltatu da eta hurrengoan ere joateko prest agertu da, hori bai ‘beste nonbaitera, leku gehiago ezagutzen jarraitzeko’. Kanal honek partaideetako neska gazte batekin hitz egiteko aukera izan du eta, gure solaskide hori, ‘pozarren agertu da esperientziarekin’. Esan digunez, ‘oso giro ona izan dugu gure artea, gehienak ezagunak giñelako, beti ere, bakoitza bere taldean, adinaren arabera’. Neska honek 15 urte ditu eta gehien gustatu izan zaiona ‘gauak izan da, kideekin hitz egiten eman ditugulako’, aldiz, gutxien gustatutakoa ‘aterpetxeko afariak izan dira, ez zirelako gozoak’. Esaerak esaten duen moduan, etxean bezala ez da jaten beste inon.

Argazkiak, Olatz Gil Orbegozo begiraleak utzi dizkizgu.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du