Udalbatzak dei egin dio biztanleriari iluntzeko herritarren ekitaldian parte har dezan

10.07.07
Erakundea

Udalbatzak dei egin dio biztanleriari iluntzeko herritarren ekitaldian parte har dezan. Ekitaldi horretan Miguel Ángel Blanco zenaren memoria gogora ekarriko da. Gaur betetzen dira hamar urte, ETAk zinegotzi gaztea bahitu zuenetik, berrogeita zortzi orduen bueltan tirokatu eta hiltzear utziz. Udalak espresuki dei egin die biztanleei, horretarako udaltzaingoaren kotxea eta megafoniaz baliatu delarik. Udalak gaur gaueko ekitaldiko protagonismoa herritarrengan utzi nahi du, duela hamar urte egindako mobilizazio herrikoietan gertatu bezala.

Ekitaldi herritar horren leloa ‘Askatasunerantz. 10 urte Miguel Angel gabe’ izango da. Ekitaldi hori iluntzeko bederatzietan egingo da, San Pelaion, terrorismoaren biktimak omentzeko Ibarrolak egindako eskulturaren ondoan. Ekitaldian erakundearen adierazpen instituzionala irakurriko da. Adierazpenaren testua herriko Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek EB-Berdeak; EAJ-PNV, PP eta PSE-EE-PSOEk adostu eta aho batez onartu dute egin berri den Osokoaren Bilkuran. Ekitaldian musika eta oroimenerako tartea egongo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako