10 urte Miguel Ángel Blanco barik
Gaurko egunean hamar urte betetzen dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu zuela, berrogeita zortzi ordu beranduago, tirokatu eta erailtzeko. Gertakizun horrek Ermua markatu zuen, gertakizunaren aurreko eta ondorengo bat sortaraziz gutariko askoren bizitzan. Harrez geroztik, urteurreneko bakoitza gogoan izan dute herriko udalbatzak eta herriak. Aurtengoan gertakizun horren hamargarren urteurrena betetzen da eta aurreko astean Udalbatza osatzen duten alderdiek Osoko Bilkurara bildu zen gai horri buruz hitz egiteko. Bilkura horretan ordezkaritza duten talde guztiek adierazpen instituzionala aho batez onartu zuten. Adierazpen hori, gaur gaueko ekitaldian irakurri eta zabalduko da. Guk, aurrerapen moduan, testua hemen jaso eta eskaintzen dugu informazio gehiago izeneko atalean.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako