Ehunka pertsona bildu ziren bart Udalbatzak deitutako ekitaldi herritarrean

11.07.07
Erakundea

Ehunka pertsona bildu ziren bart Udalbatzak Miguel Angel Blanco zenaren erailketaren X. urteurrena gogoratzeko deitu zuen ekitaldi herritarrean. Udalbatzak irudi homogeneoa agertu zuen eta organoa osatzen duten alderdi politiko guztietako hamazazpi kideek bertan izan ziren. Alderdi sozialistako kideek ugariak izan ziren, nazio, autonomi, lurralde eta tokikoak. Parte hartu zutenen artean, besteak beste, Espainiako kongresuan PSOEko bozemale, Diego López Garrido, Euskadiko sozialisten idazkari orokorra, Patxi López, gobernuko ordezkari, Paulino Luesma, Autonomiako diputatu, Rodolfo Ares eta Bizkaiko sozialisten idazkari, José Antonio Pastor izan ziren. Eibarko hiritik Iñaki Arriola alkatea eta honen taldeko kidea den Miguel López de Gereñu etorri zitzaizkigun. Estatuko gobernuaren presidenteak –José Luis Rodríguez Zapaterok- mezu bat igorri zion tokiko agintariari eta, honek, hori irakurri eta edukiaren berri eman zien bertaratutakoei.

Ekitaldia gaueko bederatziak pasatxo hasi zen, hamar minutu iraun zuen kontzentrazio isil batekin. Kontzentrazioan, orain hamar urte egin bezala, kandelak piztu ziren. Jarraian Edurne Lejardik hartu zuen hitza, eta testu labur bat irakurri. Gazte batek abesti bat kantatu eta gitarra jo zuen. Segidan, Carlos Totorika alkatearen txanda izan zen. Honek, Udalbatza osoaren izenean jardun eta Osokoaren Bilkuran adostu eta onartutako erakunde adierazpenaren testua irakurri zuen. Kantariak bigarren pieza bat kantatu eta haren musika entzuteko parada izan zen. Amaitu aurretik, udalbatzako kide guztiek arrosa gorri sorta jarri zuten, terrorismoaren biktimei dedikatutako eta Agustin Ibarrolak egindako monumentuaren oinean.

Blanco Garrido familia ez zen ekitaldi herritarrean izan. Aldiz, bai egon zen hildako semearen izena daraman fundazioak arratsaldean deitutako ekitaldian eta, ondoren, kanposantura arte egindako martxan. Jarduera horietan parte hartzeko Aznarren gobernuko hainbat ministro ohi eta egun PP alderdiko lehen mailako agintariak diren Angel Acebes eta Eduardo Zaplana etorri ziren. Horiekin batera, Madrilgo alkate Ruiz Gallardón bera ere Ermuan izan zen. Baita Euskadiko hainbat agintari ere, Carmelo Barrio esaterako. Horiek guztiak, herriko udaletxera etorri ziren, non alkateak hartu eta honekin batzartu ziren.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da