Udalbatzar Osoko Bilkuran bilduko da
Udalbatzaren Osokoa ezohiko bilkurara bilduko da gaur arratsaldean. Bilkura hori arratsaldeko seietan hasiko da. Udalbatza berria eratu zenetik organoak egiten duen bigarren bilera izango da. Lehenengoa duela egun batzuk egin zuten , Miguel Angel Blanco erail zutela hamargarren urteurrena betetzen zela eta, erakunde adierazpena bat taxutzeko. Bigarrena, esan bezala, biharkoa izango da. Eguneko gai-zerrendan zortzi puntu daude eta gehienak barne erregimenekoak izango dira. Gaien artean, besteak beste, ondoko hauek daude; udal alderdi politikoen eraketa, alkateordeen izendapena, Toki-Gobernu Batzordearen osaketa, bileren aldizkatasuna, kide anitzeko organoetan jardungo duten ordezkarien izendapena edo karguan dedikazio esklusiboz edo partzialez arituko diren korporaziokideak izendatzea.
Ondoren 2006. urtealdi ekonomikoaren kitapena behin betikoz onartuko da eta baita enpresa proiektu berri bat martxan jartzeko laguntzak, B+E bezala kalifikatu baita. Azkenik, San Antonio 4. exekuzio-unitatean lurrak trukatzeko enpresa batekin hitzarmen sinatzea onartuko da. Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta horretara ailegatzeko sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atala.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako