Totorikak bere taldekoekin osatu du udal gobernua

11.07.07
Erakundea

Carlos Totorika alkateak bere taldekoekin batera osatu du hasi berri den legegintzaldirako udal gobernua. Totorikak azken udal hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu zuen, hamazazpi zinegotzi posibleetatik bederatzi eskuratuz. Hori horrela, ez du behar izan inorekin paktatzerik bere gobernua osatzeko. Agintariak esperientzia eta berritasunaren arteko oreka bilatu nahi izan du, horregatik kide beteranoei bere konfiantza berritzeaz gain gazte eta berrien eskuetan ere, hainbat eginkizun utzi ditu. Toki Gobernu-Batzordeko kide eta alkateorde izateko, bere taldeko bost zinegotzi aukeratu ditu. Horiek, bere hurrenkera ordenaren arabera, ondorengoa hauek dira: Felix Prol, Leire Zapico, Victor Ferrero, Mª Asun Ardanza eta Natividad Alonso, ‘Tatxi’ gaitzizenez ezagunagoa duguna.

Bestalde, alkateak alkateorde eta zinegotzi horiengan utzitako eskuordetzeak eta bakoitzari zer uzten dien xedatzen duen dekretua ere luzatu berri du. Kideengan utzitako gai eta alorrak ondorengo taulan zehazten ditugu:

Eskuordetutako gaiak
Alkateorde edo zinegotzia Karguak Eskuordetutako gaiak
Félix Prol Salgado 1ngo alkateordea PSE-EE-PSOE taldeko bozemalea Hirigintza, Etxebizitza, Udal Zerbitzuak, Hezkuntza eta Hiritarren Segurtasuna
Leire Zapico Reol 2. alkateordea Gazteria
Víctor Ferrero Fernández 3. alkateordea Kultura
Mª Asun Ardanza Telleria 4. alkateordea Ingurumena eta Garapenerako Kooperazioa
Natividad Alonso Estalayo 5. alkateordea Aukera Berdintasunerako alorra Sanitate eta kontsumoa
Miguel Ledesma Piñeiro Zinegotzia eta UKEko presidenteordea Kirolak eta UKE
José Luis Araujo Durangaldeko Juntakidea
SIPE Batzorde mistoko kidea Zinegotzia
Sustapen ekonomikoa, Enplegu eta Trebakuntza Gizarte Ekintza eta Interbentzio Komunitarioa
José Luis Clemente Albiz PSE-EE-PSOE taldeko ordezko bozemalea
Euskaltegiko presidenteordea
Lobiano Kultur Gunearen erabilera eta edukiak, Idazkaritza, Zerbitzu Orokorrak, Herritarren Arreta, Abiapuntu, Giza-baliabideak eta Euskara

Eskuordetze horien eta beste hainbat organoetarako egin dituen izendapenen berri zehatza bihar emango da, Udalbatzak arratsaldean egingo duen Osokoaren Bilkuran.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako