Informazio Batzorde Iraunkorrak eratuko ditu Osoko Bilkurak gaur arratsaldean

12.07.07
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da gaur arratsaldean eta bilera horretan, gure udalean izango ditugun Informazio Batzorde Iraunkorrak eratuko ditu. Toki Jaurbidearen oinarriak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera, udalerriei dagokie beren antolaketa modua erabaki eta onartzea. Hori horrela, Ermuan legean ezarritakoarekin bat, bi batzorde eratuko dira, lehenari, Gai-Orokorren eta Osokoak aztertu beharrekoen Batzordea Informatiboa deitu zaio eta, bigarrenari, Kontu-Ogasunaren Informazio Batzorde Berezia, hain zuzen ere. Lehenengo batzorde horren presidentea Félix Prol izango da eta presidenteordea, José Luis Clemente. Bigarrenean berriz, bigarren hori izango da presidentea, Prol jauna presidentordea. Aipaturiko informazio batzordeek ohiko bilkura egingo dute astera, astelehenetan eta arratsaldeko seietan.

Horiez gain, beste bost lan-batzorde ere eratuko dira gurean. Batzorde horiek udalaren xedeak hobeto betetzeko eta udalkideek udalaren ardurapeko zerbitzu eta sail ezberdinen kudeaketa aztertzen, definitzen eta planifikatzen laguntzeko tresna izango dute xedetzat. Batzorde horien izenak ondorengo hauek izango dira:

  • Enplegu, Barne sail, Langileri eta Hezkuntza gaietako batzordea.
  • Hirigintza, Zerbitzu, Ingurune eta Kontsumo gaietako batzordea.
  • Kultura, Kirol eta Gazteria gaietako batzordea.
  • Euskara Batzordea.
  • Gizarte-ongizate eta Emakumeen Aukera Berdintasuna Sustatzeko gaien Batzordea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako