Lau talde politiko izango dira Ermuko Udalean
Lau talde politiko izango dira Ermuko Udalean, Antolakuntza- eta Jarduera-Araudian (AJA) ezarritako artikuluekin bat etorriz. Lau talde horiek Euskadiko Partidu Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE/PSOE); Partidu Popularra (PP); Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) eta Ezker Batua-Berdeak (EB-B) izango dira. Udal talde politiko horietan bozemale izango dira ondorengo zinegotziek, hurrenez hurren: Félix Prol Salgado; Fernando Lecumberri Gaisán; Maria Angeles Gorrotxategi Arrizabalaga eta Rosa Caballero Rubio.
Udal talde politiko horiek osatuko dituzte alderdi bakoitzak maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuru berberak. Hori horrela, sozialistek bederatzi kide izango dituzte, popularrek lau eta bina jeltzaleek eta ezker batua/berdeak taldekoek.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako