Lau zinegotzik dedikazio esklusiboa osoa edo erdia izango dute legegintzaldi honetan
Udalbatzako lau zinegotzik dedikazio esklusiboa osoa edo zatikatua izango dute legegintzaldi honetan. Zinegotzi horiek udaletxe barruan eta kudeaketa eta zuzendaritza lanetan jardungo dute lanaldi erdian edo osoan, kasuan kasu. Talde horretan alkatea bera dago, zeina karguan erabateko dedikazioaz arituko den. Horren inguruan, 2003ko uztailaren 9an Osokoak erabaki bat hartu zuen eta horretan esaten denaren arabera, bere kabineteko beste bi pertsonek ere kargua baldintza horietan bete ahal izango duten. Hori horrela, lehen agintariak erabaki du, Felix Prol alderdi kideak ere erabateko dedikazioz jardungo duela bere moduan. Eta bigarren kasuari dagokionez, alkateak erabaki du figura hori erdibana beteko dutela Jose Luis Clemente eta Jose Luis Araujo zinegotziek, hau da, ehuneko berrogeita hamarreko dedikazioaz. Lehenengoaren kasuan, erabaki hau indarrean sartuko da irailaren 3an eta, bigarrenaren kasuan, akordioa hartu eta berehala.
Karguan erabateko dedikazioz arituko diren korporazioko kideen ordainsari-erregimenari dagokionez, hori bere horretan eta araututa dagoen bezala mantenduko da, aldaketarik gabe.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako