Lehiaketa ireki bidezko zerbitzuen kontratazioa

13.07.07
Ekonomi Sustapena

Udal honek eraikin enblematiko bat egin nahi du herrian, zeinak hirugarren sektoreko eta enpresen hazitegiko erabilerak hartuko dituen. Eraikin hori Zeharkalearen goiko aldean altxatuko da, Enpresak sustatzeko eta horien langileak trebatzeko Izarra udal zentroaren alboan, Mallabirako bidean. Gaur egun orube horretan herriko kamioilari eta gidari askok beren kamioiak aparkatzen dituzte gauero. Helburu horrekin, udalak lehiaketa ireki bidezko zerbitzuen kontratazioa deitu du, hirugarren sektore eta enpresa-mintegirako eraikin bat altxatzeko oinarrizko proiektua eta exekuziokoa egingo duen enpresa kontratatzeko xedez. Iragarkia, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, uztailaren 9ko 134. alean argitaratu berri da. Lizitazio horren bidez, esan bezala, hirugarren sektore eta enpresa-mintegirako eraikin bat altxatzeko oinarrizko proiektua eta exekuziokoaren erredakzioa kontratatu nahi dira. Lizitazioaren aurrekontua 868.840 euro dira.

Deialdiaren xehetasunak, pleguak eta gainerako agiri grafiko guztiak beheko informazio gehiago atalean sakatu eta ikusi ahal izango dira, zerbitzuen kontratazio atalera eramaten baitu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik