Kepa Junkera artista gonbidatuko-Folkez Blai- lehiaketako finalera

13.07.07
Kultura eta Gazteria

Folk musika taldeentzako Ermuko bigarren lehiaketaren finaletan parte hartuko duten taldeak aukeratu berri dira. Taldeak sei dira eta horien artean bi kataluniar, galiziar bat, asturiarra, arabarra eta Madrilgo beste batekin batera. Lehiaketara hainat talde aurkeztu dira eta horietatik aukeratutako seiak elkarren artean lehiatuko dira azken fase honetan. Aurtengo edizioko nobedaderik garrantzitsuena, gonbidatuen artean, Kepa Junkera musikari eta soinu jole ezaguna etorriko dela da, iazko talde irabazlearekin -Mielotxinekin-batera. Horrez gain, aurtengoan herriko taldeak ere lekua izango dute, eta Flipin Folk eta Nemon taldeak ere plazan joko dute.

Finalean sartutako taldeek zuzeneko emankizuna egingo dute datorren irailaren 21, 22 eta 23an, Orbe Kardinalaren plazan eskainiko dituzten kontzertuetan. Finalean sartu direnak ondokoak dira: Euri Ttanttak (Araba); Xera (Asturias); Dealan y Neirela (Bartzelona), Ghaita Depedra (Lugo) eta Boys of the Hills (Madril). Zerrendatutakoetatik lehenengo biek ostiralean joko dute, bigarrenak larunbatean eta azken biak igandean. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko zazpietatik aurrera eta gauerdira bitartean, ostiral eta larunbatean. Igandean gaueko hamarretarako bukatuko dira emanaldiak. Talde bakoitzak hiru ordu laurdenetik orde betera izango du bere saioa eskaintzeko. Ondorengo ordu erdia, taldeen arteko errelebua egiteko eta instrumentuak aldatzeko erabiliko da.

Epaimahaikoek aditzera eman dutenez lehiaketara aurkeztutako taldeen maila oso ona izan da eta horrek asko zaildu du finalerako nortzuek sailkatuko zuten erabakia. Talde gehienak maketa eta aurkezpenerako lan oso bikainak bidali dituzte, ekoizpen nahiz originaltasunaren ikuspegitik. Azkenik, aipatu behar ekimen honekin batera irailaren 22ko larunbatean Kepa Junkera ospetsuak ere emanaldia emango duela plazan, gaueko 11 eta erdietatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan