Hogei txarangek parte hartuko dute gaur hasiko diren jokoetan
Herriko hogei txarangek eta koadrilek hasiera emango diote gaur arratsaldean herri jokoen edizio berriari. Jokoek herriko jai nagusien aurrekaria dira, ahogozagarri moduan eta giroa sortzen joateko. Aurtengo edizioko nobedadeak hainbat atal ukitu dituzte. Batetik, esan behar jokoen ligaxka irabazten dutenei ohiko talde afariak egiteko bale eta oroigarriez gain esku-diruea ere emango zaiela. Hori horrela, lehenarentzat 300 euro, 30 pertsona afaltzeko balea eta garaikurra ezarri da. Bigarren sailkatuarentzat 150 €uro, 20 pertsonek afaltzeko balea eta garaikurra presta egongo dira eta, azkenik, hirugarren koadrilarentzat 100€uro eskudirutan, 10 pertsonek dohain afaltzeko balea eta garaikurra. Bigarrenik, aurtengoan hainbat joko ezabatu eta berriak sartu dira. Horien artean, globo-otarra eta oiloen triatloia ditugu.
Jokoei hasiera emango zaie gaur, arratsaldeko 7etatik aurrera, soka-tira txapelketako sailkapen tiradekin., eta datorren ostiralean amaituko, play-back lehiaketarekin. Biharkoan, Joao gehiago izango dira, kasu honetan, pepinoaren eta globo-otarrarekin. Ordu eta leku berean izango da zita.
Gaurko programa
- 19:0etan. Soka-tira txapelketako sailkapen fasea.
- 22:30etan. Funky-jazz musika lantzen duen Brabenders taldearen emanaldia, Valdespina Markesaren parkean.
Lotutako albisteak

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon