Koadrilen arteko proba gehiago gaur arratsaldean

17.07.07
Kultura eta Gazteria

Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera egingo dute eta gaurkoan neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘pepinoen’ eta globo-otarren probak jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan.

Lehenengo proba izen bereko barazkia izter artean hartuta errelebutako lasterketa korritzean datza. Lasterketa honetan egoera barregarri eta konprometitu bat baino gehiago suertatzen ohi da. Bigarrena, trebetasun eta abileziakoa da. Bi kidek jokatzen dute, lehenak urez betetako globoa zapiaz bestalde dagoen bestearen sorbaldan dagoen otarrean sartu behar du, hari baten gainetik pasa eta gero. Seguruenik, batek baino gehiagok, blai bukatuko du.

Bihar, oiloaren triatloia eta jatorrizko bekatuaren probak jokatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu