Udaran; liburu gehiago irakurtzeko
Udal liburutegiak udara honetan nahi beste liburu ale eta hilabete osorako eramaten utziko dizkie bazkide eta erabiltzaileei. Ekimenari ‘udarako, oraindik eta liburu gehiago’ leloa jarri diote. Ekimena ez da berri berria, azken urteetan ere indarrean izan baita, herritarren artean harrera oso ona jasan duelarik.
Esan bezala herritar eta erabiltzaileek atseginez hartzen dute ekimena, garai honetan liburutegia erosketa ugari egiten baititu eta nobedade ugari izaten baitira aukerazteko. Hortaz, aukera are zabalago eta bueltatzeko epea ere luzeago. Liburutegiko arauetan ezarrita dagoenez, liburuen ohiko mailegua hamabost egunerako izan ohi da, aldiz, orain hilabete osorako egin ahal izanen da. Horrez gain, ikus-entzunezkoetan ere gauza gehiago eta denbora gehiagorako hartu ahal dira.
Ordutegia
Udal liburutegia atzotik aurrera zabalik dago goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2 eta erdiak bitartean, astelehenetik ostiralera. Ordutegi horretan zerbitzuak eskaintzen dituen izapide guztiak egin daitezke. Argibide gehiagorako ikus liburutegiko webgunea:www.ermua.es/biblioteca
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz