2007ko Udako argazkien lehiaketa

18.07.07
Kultura eta Gazteria

Gazteria Informatzeko bulegoak argazki lehiaketa berri bat antolatu du; ‘Oporrak 2007ko argazki lehiaketa’ deiturikoa.

Argazkiak oporretako bidaiatan ateratakoak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak badira ere. Lehiaketa honetan parte har dezakete 1993. urtean edo lehenago jaiotako guztiek. Lehiaketan 800 €uro banatuko dira hiru saritan. Argazkiek bi tamaina izan ditzakete, batetik txikia, gutxienez 18 x24 cm-takoak izango direnak eta, bestetik, handiak, 24 x 30 cm-takoak izango direnak gehienez ere. Argazkiak koloretakoak izan behar dute eta kartoi mehe baten euskarrian aurkeztu behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 5a izango da eta hilabete horretako 11n emango du aditzera bere erabakia eta saridunen izena epaimahaiak. Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da, azaroaren 12tik 18era bitartean. Lehen sari orokorra jasotzen duenari 350 € emango zaizkio; herrikoari eta adinez txikiari 250 € bakoitzari,. Azken horren saria argazki materialean izango zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu