Jai asteburu osoa bat, aurretik dugu

20.07.07
Kultura eta Gazteria

Gaur hasiko dugun asteburuak hasiera estraofiziala emango dio herriko jai nagusiei. Dena den jende ugarirentzat sasi hasiera hori ez da estraofiziala izango, inondik inora ere. Aurtengoan, uztailaren 25eko eguna ez da jai izango gure Erkidegoan, baina bai Ermuan. Dena den, herritik kanpo lan egiten dutenak ugari dira eta hortaz are zailago izango dute herriko jaiak bete betean bizi eta gozatu izatea. Askorentzat, berez, asteburua besterik ez da izango parrandarako. Gaur zortziko egunari dagokionez ere antzerako zerbait gertatuko da, koadrilen betiko eguna edo ‘Zezen eguna’ ez baita jai izango herrian. Hori horrela, batek baino gehiago erabaki zaila hartu beharko du; hau da lanera zintzo joatearen edo kale eta piper egiteko erabakiaren artekoa aukera egitea.

Momentuz eta jai egarria asetzen joateko, larunbata eta igandea izango dugu. Eta horiek aprobetxatu, askok besterik ez baitute izango. Larunbatean, kirol txapelketak, mahai eta rol jokoak, eta musika ugari izango ditugu, besteak beste. Iganderako ere jarduera piloa aurreikusita daude eta, horien artean, aipatzekoak dira, kalejirak, hitzaldiak, boloak, eta musika gehiago izango ditugu. Programan jasotako ekitaldi eta ordutegi zehatzak ikusteko, jo beheko aldean eskaintzen dugun informazio gehiagoko atalera edo azalean jarri dugun ikonora.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu