-Nuevo Mester de Juglaria- taldeak kantaldia eskainiko plazan
''Nuevo Mester de Juglaria'' taldeak kantaldia eskainiko du igande arratsaldean herriko plazan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Kantaldia doakoa izango da, herriko jai egitarauan txeratuta baitago. Ikuskizuna herriko Gaztela eta Leoneko zentroak antolatu du, aurten betetzen baitu sortu zeneko bere hogeita bosgarren urteurrena.
Espainian folk Musikaz hitz egitea eta Nuevos Mester de Juglaria taldea aipatzea gauza bera da, bana ezinezkoak baitira. Taldea duela 37 urte Portu zen Segovian. Urte horietan, taldeak disko asko grabatu izan ditu eta zuzeneko mila eta bostehun emanalditik gora eskaini, geografia osoan zehar. Ugariak dira ere, telebistan eta hedabideetan izan dituzten aipamen eta programak.
Gaur egun taldea zazpi pertsonek osatzen dute eta horietatik bost hasierakoak direlarik. Azken boladan, taldeari hainbat musikarik ere laguntzen diote noizbehinka. ‘El Nuevo Mester de Juglaría’ Folk Talde esanguratsuenetakoa da Espainian, Gaztelako abesti tradizionalaren bultzatzailerik behinena izateaz gain, aitzindaria izan baita horrelako musika berreskuratzen, berregiten eta hedatzen ibili dena.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu