–Bidutziak- taldea nagusitu da aurtengo koadrilen arteko jokoetan

23.07.07
Kultura eta Gazteria

‘Bidutziak’ arrakasta lortu du aurtengo koadrila eta txarangen arteko jokoetan, ostiral gauean play-back lehiaketan nagusitu eta sailkapen orokorrean ere txapeldun suertatu eta gero. ‘A por el chupinazo’ izan zenb eren proposamenaren titulua, zeinak epaimahaiaren gustukoa ikusleena baino gehiago suertatu zen. Garaipen horri esker, iaz lortutako titulua mantentzea posible egin zuten. Taldeak sari gisa 600 € eskudirutan jasoko ditu eta, horiei gehitu egin behar zaie sailkapen orokorrean lehenak amaitu izanagatik dagozkien beste 300 €, gehi jaietan doan afaltzeko beste 30 bale.

Gaueko play-backeko bigarren saria ‘Aztiak’ taldearentzat izan zen. Horiek ‘Back street boys’ taldearen bertsioa aurkeztu zuten, gauerdia pasata gero. Taldeak sari moduan 300 € eskuratuko ditu. Hauen proposamenak asko gustatu zitzaion jendeari eta txalo zaparrada luzea jaso zuten. Play-back eko sailkapeneko hirugarren postua ‘Mozkorrak’ taldearentzat izan zen, proposamen orijinala aurkeztu izanagatik. Hauek umeen mariatxi banda atera zuten taula gainera, Rocio Durcal kantariaren imitatzaile onarekin, guztiek erakutsi zutelarik beren gaitasun eta balioa eta ordu franko praktikatu izana.

Laburbilduz, lehiaketa polita ikusi ahal izan genuela ostiralean, aurkeztutako lanak ugari eta horien artean aukera zabala ikusi genuelako. Taldeetan, oro har, partaide asko eta, gehienak, oso-oso gazteak –hainbatetan umeak-, jendearen bihotzak erraz irabazten dituztenak. Egia esan, ikuskizuna beroa izateari esker egon zen jendea ia hiru orduko ikuskizuna ikusten, gaua hotza izan baitzen eguraldiari dagokionez. Hurrengo urtean, gehiago.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu