Txupinazoak hasiera emango die gaur herriko jai nagusiei
Gaur arratsaldean botako den txapliguak herriko jai nagusiei hasiera emango die. Txapliguak hiru eguneko eta atseden eta neurririk gabeko jaiari hasiera emango dio. Txapligua arratsaldeko zazpietan botako da Orbe Kardinalaren plazatik. Minutu pare bat lehenago herriko alkate Carlos Totorikak bertaratutako guztiak agurtu eta jai zoriontsuak pasatzeko esango die. Txapligu ofiziala botatakoan txaranga kideek joko dituzten bonboen eta turuten soinuei leku egingo zaie. Gaur arratsaldean botako den txapligu hori, jai egunetako bakarra izango da udalak ekidin nahi baitu jaiak eragotzi dezaketen elementurik. Gogoratu behar, iazko edizioan ‘Jesus Mari Zangitu, ‘Karmany’ hil egin zela, suziri bat botatzerakoan, honek eztanda egin eta eragindako zaurien ondorioz. Horregatik, aurten txapligu bakarra botatzea eta egiteko hori Valentziako A. Caballer enpresaren esku uztea erabaki du udalak. Enpresa horrek langile aditu bat ekarriko du zeregin horretarako, datorren ostiralean ere, herrian izango baita su artifizialak jaurtitzeko.
Txupinazoaren ondoren txarangak aurkezteko ekitaldi eta kalejirari hasiera emango zaio herriko kaleetatik zehar. Kalejira hori ‘Irulitxa’ fanfarriak eta beren musikak girotuko dute. Gaueko hamaiketan, herriko plazan, lehenengo dantzaldiari emango zaio hasiera. Dantzaldian ‘Nueva Alaska’ orkestrak joko du. Ordu berean ere, hasiera emango zaie Valdespina Markesaren parkean hiru egunez egingo diren rock kontzertuei. Gaur gauean lehenengo kontzertuan hiru taldeek joko dute: Bartzelonako ‘Stand by’, Madrilgo Swadeshi eta herriko ‘Luchando para cambiar’.
Lotutako albisteak

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan