Rocky-ren azken atala gaur gauean aire zabaleko zinearen zikloan proiektatutako da

13.08.07
Kultura eta Gazteria

Aire zabaleko zinearen zikloak beste filma arrakastatsu bat dakarkigu. Gaurkoan, Sylvester Stallonek idatzi eta zuzendu duen “Rocky Balboa” filma izango dugu. Orbe Kaldenalaren plazan gaueko 10etan proiektatuko da.

Philadelphiako boxeolariari buruzko sagaren 6. atala da. 30 urte gutxi gora behera pasatu dira sagaren lehen filmetik (1976). Pelikula hau aktore eta gidoi onenerako proposatu zen eta azkenik AEBko akademiak pelikula onenaren saria eman zion.

Sinopsia:

Duela 30 urte Rocky etorkizunik gabeko gizona zen, Philadelphiako hegoaldean garrantzi txikiko maltzur batentzat lan egiten zuena. Momentu hartan, zorte izugarria izan zuen Apollo Creed txapeldunarekin borrokatu ahal izango zuelako. Boxelariaren adore eta pertseberantziak, bai bere bizitzan bai ring-ean, milioika pertsonei esperantza eman zien. 6. atal honetan, distira iritsi eta joan zaion Rocky bat daukagu, italiar gihartsuak, arratsaldero Adrian’s jatetxearen bezeroei istorio zaharrak kontatzen dizkie. Jatetxeak bere hildako andrearen izena du, zeinari luto isila eusten dion. Bere semeak (Milo Ventimiglia) ez du bere aitarekin egon nahi; lanpetuegi dago bere bizitza bizitzen. Denborak eta kolpeek Rocky apaldu, bere ukabilak deformatu, bere bizkarra makurtu eta bornean zuen guztia atera diote, bere istori zaharrak ezik. Hala ere, bere bihotzean gizon bera izaten jarraitzen du, borrokalari bat.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu