IZENPE-ren ziurtagiri digitaldun txartelak izango dituzte Udalako langileek

14.08.07
Erakundea

Ermuko Udala eta IZENPEren artean sinatu den akordiari esker, Ermuko Udalaren langileek funtzionarioaren ziurtagiri digitalak irailetik aurrera edukiko dituzte.

Orokorrean Ermuko hiria eta, zehazki, Ermuko Udala modernizatzeko beste proiektu bat da. Erakundeak dagoeneko beharrezko informatika-euskarria duenez, “AUPAC” espedianteak kudeatzeko programarekin, udaleko langileen pentsamoldea aldatzen hasiko da laster eta apurka-apurka ez dituzte dokumentuak eskuz sinatuko, digitalki baizik. Ondorioz, denbora eta papera aurreztea lortuko da.

Itxurazko langilea baten txartela

Hau txartelen garrantzizko onuretariko bat da zalantzarik gabe, hala ere, ez da onura bakarra. Beraz, txartelei esker Ermuko Udalaren pertsonalak beste gauza batzuetarako erabili ahal izango du, esate baterako: bere burua ordenagailuan identifikatzeko, segurtasuna indartuz. Txartel hauetan funtzio asko izango dituzte, eta horrela gainezka ditugun sakeleko diru-zorroak gehiegi kargatzea sahiestuko digute. Zentzu honetan, Udaleko txartel berri honen bidez Udal kiroldegian abonatuta dauden pertsonak instalazioetan sartu ahal izango dira eta Udal liburutegian liburuak atera ahal izango dituzte. Beste erabileretareko lanean fitxatzea izango da.

Momentu honetan, Ermuko Udala hurrengo aurrerapena planifikatzen ari da, hau da, Ermuko biztanleei herritarren ziurtagiri digitala banatzea. Txartel honekin, besteak beste, Web gunearen bidezko tramiteak egin, Udal kiroldeigan abonatuta dauden pertsonak sartu eta Udal liburutegian liburuak hartu egin ahal izango dituzte. Hala, herritarrek baliabide zalu eta erosoagoa edukiko dute Ermuko Udalaren zerbitzuak erabiltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako