A-8 autobidearen gaueko itxiera azkenik bertan behara utzi da (Ermutik Bilborantzko norabidea)

21.08.07
Erakundea

Interbiak (Bizkaiko Foru Aldundiko sozietate publikoa Bizkaia 2003 Irisgarritasun Plana kudeatzeko sortua) bere Web gunean azkenean ez duela A-8 autobidea ixteko berri eman du, gaur eguraldi txarragatik. Beraz, Ermuko ordainlekua normalki funtzionatuko du.

Dena den eta hurrengo orduetako eguraldiaren bilakaeraren arabera ordainlekua ixtea edo ez erabakiko da biharko asteazkena (abuztuak 22) eta osteguna (abuztuaren 23) ostegunean gaueko 9tatik goizeko 6 eta erdietara.

Mantentze-lanak egitea da ixtearen arrazoia, zehazki, peraltea berriro jartzeko lanak autobidean. Horretarako, ‘by-pass’ bat egokituko da galtzadan 75. eta 77. km-etan. Hori dela eta, Gipuzkoatik datozen erabiltzaileek ezin izango dute Ermuko ordainlekua erabili, ezta Ermuko sarreran A-8 autopistaren Bilborako noranzkoan sartu ere. Interbiak behar bezala seinaleztatuko ditu desbideraketak.

Hurrengo egunetan eguraldiaren arabera egingo dira mantentze-lanak. Dena den, Interbiak-ren Web gunea kontsultatzea edo 902 54 08 08 telefonora deitzea gomendatzen da informazio eguneratua edukitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako