IZARRA eraikin tertziarioa eta enpresa-mintegia oraindik adjudikatzeko gabe

22.08.07
Ekonomi Sustapena

Uztailaren 9an Bizkaiko Agintaritzaren Aldizkarian lehiaketa publikorako iragarki bat jarri ostean eraikin tertziarioa eta enpresa-mitengi baten oinarrizko eta exekuzio proiektua egiteko (Ermua Izarrako exekuzioaren 19. unitatean), gaur, oraindik itxaroten ari gara lehiaketaren emaitza.

Ermuko Udalak lortu nahi duen helburua eraikin tertziarioa eta enpresa-mintegia sortzea da herriko ehun ekonomikoa dibersifikatzeko eta ondorioz hirugarren sektorea sustatzeko. Halaber, IKT, energia berriztagarriak eta Ingurumenarekin erlazionatuta dauden industri-ekimenak sustatu nahi dira. Helburu hau lortzeko Ermuko Udalak merkatuko-prezioan baino txikiago diren salneurriak lokalak eskainiko ditu “gure gazteok bere industri-ekimenak abiarazteko oportunitatea eduki ahal izateko, lokalez kezkatu gabe, lokalen mantenimendua eta alokairu-txikia bakarrik ordaindu beharko dituztelako”, Juan Carlos Abascalen esanetan (PROMOSA enpresako zuzendari kudeatzailea).

Dagoeneko badakigu enpresa-mintegi hau konferentzia-gela bat, batzar-gelak, espazio komun bat eraikinean instalatuta dauden industri-ekimen ezberdinen artean adimena trukatzeko eta gela bat industri-ekimen hauei buruz informatzeko eta eraikinean instalatu nahi diren industri-ekimen berriei orientatzeko. Gainera, eraikina oso ekipamendu ona edukiko du telekomunikazioentzat.

12 solairu izango dituen eraikin singular eta paregabe honetan espazio komun bat instalatutako industri-ekimenek elkarrekin kooperatzeko, eta sare berriak sortuz eta lehiakortasuna handituz. Gainera abokatuak, ekonomistak, aholkukaritza-enpresak eta abar egongo dira. 20 metroko gune modularrak izango dira eta modulu batzuk batu ahal izango dira.

Eraikina eta aparkalekuaren aurrekontua 24 milio euro ingurukoa izango da. Proiektuaren zati bat Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioren “Proyecto Reindust” programarekin dago finantzatuta. Honi esker, kreditu bigun bat 0 interes-tasarekin eta 5 urteko amortizazio-gabealdiarekin hartu ahal izango du Promosak.

Proposamenak aurkezteko data abuztuaren 8an bukatu zen eta 16 proposamen aurkeztu ziren. Adituen arabera, proposamenak kalitate handikoak eta xehetasun askokoak izan dira. Promosako administrazio-kontseiluan Izarra eraikin tertziarioa eta enpresa-mintegiko oinarrizko eta exekuzio proiektua adjudikatzea aurreikusita zegoen iragan astelehenerako baina atzeratzea erabaki zen informazio gehiago lortuko eta ondoren lehiaketa adjudikatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren