Ermuko Udalak hiru informazio-puntu ipini ditu herritarrentzako

24.08.07
Erakundea

Ofizialki informazio-puntu hauek aurkeztu aurretik, Udalak herritarrek ikusi eta probatzeko (hiru astez funtzionatzen ari dira) ipini nahi izan ditu. Honela, herritarrek modernizazio proiektu berri honi buruz bere iradokizunak eta galderak bidali ahal izango dituzte.

Herritarrentzako informazio-puntuak Internet-i konektatutako terminal informatikoak dira, haiei esker Internet-en informazioa kontsultatzea posible izango da dohainik. Herriari buruzko informazioa Ermuko Web gunearen bidez www.ermua.es, udal liburutegiko informazioa, lan-eskaintzak, prentsa digitala, eta beste edukiak. Internet-en erabilera kontrolatua ipintzea erabaki da, terminalak neurrigaberik ez erabiltzeko.
Informazioa kontsultatuz gainera Ermuko herritarrek terminal hauen bidez parte hartu ahal izango dute erakundeekin hartuemanak egiteko. Honela, argazkiarekin posta elektronikoak bidali ahal izango dituzte (terminalek kamara bat daukatelako) teklatu birtual baten bidez, 19 hazbeteko ukipen-pantaila baitauzka. Mezu laburrak (SMS) ere bidali ahal izango dira dohainik.

Informazio-puntu hauek ekipamendu osoa daukate: USB-ataka eta txartel kriptografikoen eta barra-kodeen irakurgailuak. Gailu hauek herritarrei posibilitate guztiak eskainiko dizkiete.

Informazio-puntu hauen instalazioa Udala duela denbora askotik lan egiten ari zen modernizazio proiektu bat da eta orain, azkenik, argia ikusi du. Ermuko Udala eta Administratel enpresaren artean sinatu duten akordioari esker lortu da ekimen hau gauzatzea. Ermuko Udalak herritarrei informazioaren gizartea eramaten nahi die, mundu guztiak parte hartu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako