Kulturak salmenta-makina berriak ipini ditu Teresa Murgan

27.08.07
Udal Liburutegia

Udal kultura sailak salmenta-makina berriak ipini ditu Teresa Murga eraikinaren sarreran. Makinak kultura eta hezkuntza zerbitzuak jasotzen dituen eraikinaren sarreran jarri dira eta horietan kafea, freskagarriak eta ura atera daitezke aukeran, txaponen truke. Makina horiek jarri dira erabiltzaile askok eta, batez ere, liburutegiak, aspaldidanik eske zeudelako. Gogoratu behar erabiltzaile askok hainbat ordu segidan ematen dituztela eraikinean bertan. Orain urte batzuk eta obrak egin aurretik bazen kafe makina eraikinean, baina hori kendu egin zen gutxi batzuk errespetatzen ez zuelako eta gertaera bandalikoak izan zirelako.

Orain, obrak egin izan direnean zerbitzua berriz jartzea erabaki da, batez ere, udal liburutegiak zerbitzu hobe eta osotuagoa eskaintzearen aldeko apustua egin duelako. Udal liburutegitik adierazi digutenez, ‘erabakiarekin asmatzea espero dugu eta erabiltzaileen eskaria asetzea’. Halaber, makina berri horiek errespetatzeko dei eta eskaria ere luzatu dute’ berriz kentzeko erabakia hartu beharrik ez izateko.

Liburutegiko erabiltzaile taldea kafea hartzen, atseden une batean

Bestalde, eraikinak duen igogailua ere erabiltzeko prest dute herritarrek. Obrak egin izan diren bitartean ezinezkoa izan da igogailua erabiltzea eta lehenago, bere sarrera Iparragirre kaletik egiten zen.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez