Albisteen kanalari bilatzaile aurreratu bat gehitu diogu
Web-gune honetako albisteen kanalari bilatzaile aurreratu bat gehitu diogu. Bilatzailea prest eta erabiltzeko gai dago gaurtik bertatik. Bilatzaile horrek kontsultak eta bilatze lanak erraztu eta arinduko ditu. Tresna berri hori esker web-gunean argitaratutako gauzak kontsultatu eta bilatu ahal izango dira modu arin eta errazean. Bilatzaile hori gauza da edukiak gai edo data zehatzen arabera sailkaturik zerrendatzeko ( urteko egun, aste, hilabete edo hiruhileko zehatz bat eskatu dakioke). Halaber, gai da hitz zehatzak daramaten edo atal konkretu batean sailkatutako idatziak zerrendatzeko. Erabiltzaile batek abuztu honetan argitaratu ditugun gauzak ikusi nahi baditu, hilabete horren lehen egunetik azkenera arte aukeratu eta mugatzearekin nahikoa izango du , zerrenda osoa ikusi ahal izateko. Zuzendaritzak egokitzat jo du elementu berri hori txeratzea, web-gunea eta bere funtzionalitatea hobetzen duelako. Erabakia hartzekoan kontutan hartu dira erabiltzaileek egindako eskari eta iradokizunak. Izan ere, gure helburuetako bat etengabe hobetzea da eta, horretan oso lagungarri zaizkigu modu positiboan herritarrek egiten dizkiguten eskari eta iradokizunak.
Baliabide berri hori gehitu dugu, denborak beharrezkoa genuela erakutsi digulako. Erabakiaren oinarrian bi arrazoi nagusi daude: lehenik web-gunea erabilerraztasunera egokitzeko orriaren egitura eta itxura bera aldatu izana, goitik beherako scrollaren erabilera galduz eta azalean lau albistera mugatuz, gainerako guztiak elkarrekin eta nahasirik utzita. Hori horrela, bilaketak korapilatu egiten ziren. Bigarrenik, hiru urteren bueltan sortutako materialaren tamaina kontutan izan dugun bigarren argudioa izan da, argitaratutako albisteak dagoeneko mila inguru baitira. Hortaz, hemeroteka izeneko atal berrira eramaten duen ikurra, albisteen kanalaren beheko aldean jarrita dago eta ‘albiste guztiak ikusi’ zioen esaldia ordezkatzen du.
Gure erakundeko web-gune honen lehen bertsioa 2005ean martxan jarri zen. Harrez geroztik, handitzen jarraitu du, bai edukiri bai eta egiturari dagokionez. Denbora horretan web-gunea ezagutzera eman eta sendotu egin da, gure Udalbatzak herritarrei zerbitzu telematikoak eskaintzeko hartu eta egin duen erabakiari esker. Hasi ginetik gaur artean web-gunean izandako bisitak 168.000 izan dira. Gaur eguneko interneteko erabiltzaileek eginiko bisiten bataz bestekoa 700 bisitatan dago eguneko. Egun bakarrean izandako bisita kopururik altuena maiatzaren azken egunetan izan genuen, egun batean 2032 pertsona kontabilizatuz. Horren arrazoia, gure uste xumean, honetan datza azken udal hauteskundeak pasa berri datuak eta langileak hartzeko hainbat prozesuen emaitzak eta zerrendak.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik