Munduari buelta eman dioen bikoteari harrera egingo dio Ermuak
Ermuak harrera eta ongi etorria egingo die datorren larunbatean Andoni Rodelgo ermuarrari eta honen bikotea den Alice Gofarti (Brusela, Belgika). Bikoteak amaitu berri du munduari itzulera emateko bidaia, hiru urteren bueltan eta 44.000 kilometro egin ondoren. Bikotea 2004ko udan ekin zion bere ibilbideari, munduari buelta emateko xedez. Hiru urte eman dute amets eta egitandi hori betetzen. Proiektuari amaiera borobila emateko, Andonik –‘Toni’ lagunentzat- bere bizilekua izan den herriraino bueltatu nahi du. Hiru urte horietan Andonik eta Alicek etapa eta pasadizo sinestezinak bizi izan dituzte, beren bizipen eta oroitzapen pertsonalen altxorrera bildu dituztenak. Abentura itzela izan da. Bikoteka, bere bidaiaren amaierari buruz berri eman zuen azken ekainaren amaieran, berriz ere Belgikako lurretan barrena sartu eta familia eta lagunekin elkartu ondoren, irteera puntuan. Bikoteak bidaia guztiaren gorabeherak jaso eta idatzi ditu on line, interneten zabalik izan duten web-gunean. Andonik abuztuaren 21ean bere diarioan, ‘Buelta erdi’ titulupean azken kapitulua idatzi zuen. Bertan bidaiaren amaierari buruz idazten zuen eta hitzez hitz honakoa zioen: ‘Bi atera ginen eta hiru bueltatuko gara. Guztia ondo badoa, Maia gure alaba, abenduan jaioko da’. Alicek Belgikara bueltatu zenean zainbihurritu bat zekartzan eta atsedena behar zuen. Andonik aurrera segitu nahi zuen, Frantzia zeharkatu eta Euskadira ailegatu artean. Zalantzan zegoen, ez zekien bakarrik jarraitu edo ez. Aurrera egiteko erabaki hartu zuen eta berriz errepidera atera zen bere bizikletarekin. Erlojuaren kontrako bidaia zen, Frantzia osoa bakarrik zeharkatu behar, oso egun gutxitan. Hori ez zen bidaiatzeko beraien estiloa. Eguraldi txarrak eta zailtasunak amore ematera eraman zuen eta Alicekin bat egiteko bueltatu zen.
Indarrak berritu ondoren, pedalei elkarrekin eragitera bueltatu dira. Hiru urte eman dituzte gelditu gabe, beren hankaz baliatuz 44.0000 kilometro betetzeko. Bizipen ugariz bete dituzte beren poltsak. Larunbatean Ermura ailegatuko dira eta, nola ez, bizikletan etorriko zaizkigu. Lagunek harrera berezia eta ongi etorria prestatu diete. Lagunek Durangoraino joango zaizkie bila, beraiekin bat egiteko. Taldea Durangoko plazan egingo du bat bikotearekin, azken kilometroak batera betetzeko. Antolatzaileek iragarri dutenez, Durangon goizeko 11etan elkartuko dira. Ondoren 634 errepide nazionaletik abiatuko dira. Abadinon ezkerretara hartu eta N-633 errepidetik Trabakua gainera (12:30etan) igoko dira. Hortik, BI-2301 errepidetik Goitondo (12:45ietan) industrialdera jaitsiko eta ordu laurden beranduago Ermuan sartuko dira. Harrera eta ongi etorria eman ondoren txikiteoa egingo da bizikletan herriko kaleen barne eta jarraian, bazkari herrikoia. Antolatzaileek dei egin diote herriari eta herritarrei ekitaldian parte har dezaten eta bidai ausarta hauekin bate gin dezaten azken kilometroetan.
Lotutako albisteak

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute