San Pelaiok umeei dedikatuko dizkie auzoko jaiak

04.09.07
Kultura eta Gazteria

San Pelaio auzoak barta iluntzean eman zien hasiera bere jaiei. Aurtengo edizioan programa umeei dedikatuko zaie bereziki. Egitarauaren nobedaderik behinena –data aldaketaz gain- hiru gauetan jarraian herriko talde batek dantzaldia girotuko duela, gure nagusiak omentzeko jardunaldi bat prestatze eta marrazki lehiaketa dira. Gainera, ostegunerako kaperaren aurrean zaldikoak eta etxolak jarriko direla iragarri da.

Egitaraua bart arratsaldean ireki zen, haurrentzako integrazio jolasekin. Gaurkoan jolas gehiago izango dira, hemendik ostegunera bitartean osagairik garrantzitsuena baitira. Ostegunean jolasez gain, marrazki lehiaketa ere izango da. Ostiralean, berriz, umeei opariak banatuko zaizkie eta gauez lehenengo dantzaldia izango da. Larunbatean bolo txapelketa eta bigarren dantzaldia egingo. Igandea, gure nagusiak omentzeko eguna izango da eta, egitarauari amaiera emango zaio, azken berbenarekin.

Jarduera guztiak auzoko jai-batzordeak antolatu ditu, inguruko denda, taberna eta udal honen beraren laguntza ekonomikoari esker. Batzordeak egitaraua liburuxka batean argitaratu du eta bertan laguntzaileen iragarkiak jasotzen dira. Programak, establezimendu laguntzaileetan bertan daude.

Programa

  • Hilak 3, 19:30etan: Haurrentzako integrazio jolasak.
  • Hilak 4, 19:30etan: Haurrentzako jolasak.
  • Hilak 5, 19:30etan: Argazki dibertigarriak eta haurrentzako jolasak.
  • Hilak 6, 19:30etan: Marrazki lehiaketa eta haurrentzako jolasak.
  • Hilak 7
    • 19:30etan: Oparien banaketa eta jolasak.
    • 23:00etan: dantzaldia Tucán orkestrarekin.
  • Hilak 8
    • 18:00etan: Bolo txapelketa (antolatzailea Peña Bolística Montañesa)
    • 23:00etan: dantzaldia ‘Tucán’ orkestrarekin.
  • Hilak 9
    • 18:00etan: Omenaldia hirugarren adinari
    • 23:00etan: dantzaldia ‘Tucán’ orkestrarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu