Extremadurako eguna Ermuan ere ospatuko da

06.09.07
Erakundea

Extremadurak bere erkidegoko egun nagusia ospatuko du datorren larunbatean. Hori horrela, gure herriko Zentroak hainbat jarduera antolatu ditu egun horretan bertan eta hurrengo aste bukaeran ospatzeko. Larunbatean, alkateorde eta kultura alorreko zinegotzi eskuordea den, Victor Ferrerok udaletxe honetan egingo den harrera ekitaldiaren buru gisa jardungo du. Ekitaldia eguerdiko hamabietan hasiko da. Egunak bi jarduera nagusi izango ditu, batetik, udaletxeko mastan Extremadurako bandera jarriko da eta, bestetik, herriko zentroaren zuzendaritza batzordeko kide izan eta lanean jardun duten presidente eta horien taldeak omenduko dira. Omenaldi horretan aipamen berezia egingo zaio zentroaren lehenengo presidentea izan zen Fernando Gonzalez Perera zenari. Ondoren luncha egingo da, bertaratutako guztientzat.

Ermuko zentroa 1991eko ekainaren 16 sortu zen, 78 bazkiderekin. Hasieran kideak San Pelaion zegoen ‘Takotarra’ dastalekuan biltzen ziren. Gerora, 1996an elkartearen egoitza gaur egun dagoen Diputazio Zeharbide kalera lekuz aldatu zen. Iaz, kaleari izena aldatu zitzaion, Extremadurako zeharbidea ipiniz. Behin betiko egoitza hori gaur ezagutzen dugun bezala 2001. urtean inauguratu zen. Zentroak abesbatza eta dantza taldea ditu, ‘Flor de Tomillo’ izenekoa, horietan 28 kidek parte hartzen dutelarik. Horrez gain, futbol taldea ere badu, afizionatuetan jokatzen duena.

Jarduerak

Hilak 15
16:00etan: mahai jokoak (kuatrola txapelketa,..)
22:00etan: Folk Taldearen emanaldia.

Hilak 16
12:00etan: Meza. Zentroko koroak abestu egingo du ofizioan.
14:30etan: Adiskidetze bazkaria,

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian