Hirigintzako hainbat aldaketek ikasturte berrian eragingo dute

07.09.07
Hezkuntza

Ikasturte berriaren hasierak berarekin ekarriko ditu hainbat aldaketa eta berrikuntza. Berrikuntza horiek gehien bat eta nagusiki hirigintza alorrean egin diren obrekin zerikusia dute, hezkuntza zerbitzu eta ikastetxe gehienak kokatzen diren auzoan egin baitira; Ongarain hain zuzen ere. Nobedaderik behinena San Pelaio ikastetxeak bere eraikin berria estreinatuko duela da, zeinak astelehenean zabalduko dituen bere ateak. Eraikina bitxia da oso, bere estetika eta pintura berdeaz gain, arkitektonikoki erabilerarako pentsatu eta egokitua izan eta berritzailea delako. Eraikina Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek diseinatu dute. Bikoteak egindako lanean artean, Bilboko Euskalduna jauregia eta Foru Aldundiko Ogasun sailaren egoitza bereak dituzte. Ikastetxe berriari eta egileei buruzko erreportajea argitaratu berri du arkitekturan den ‘El Croquis’ tituluko aldizkari aditu eta berezituak. Ikasturte berriak beraz, eraikin eta instalakuntza berri eta erosoak gozatzeko aukera ekarriko dizkie bertako ikasle eta irakasleei.

Nolanahi ere, eraikin berria nobedaderik handiena izan arren, ez da bakarra izango. Ongarai auzoan kokatuta dauden ikastetxe guztietara joaten diren ikasleek egin diren sarbide berriak erabiltzeko aukera izango baitute. Udal hirigintza alorrak uda honetan jarduera garrantzitsu bat gauzatu du bertan, zonaldea berrantolatzeko xedez. Aldaketak Gure Etxea, Ongarai Eskola eta Anaitasunari eragingo diote, ezker eta eskumano aldeetan jardun baita. Ezkerreko espaloia altxatu, zabaldu eta osorik berria jarri baita. Alde horretan zeuden pezoi eta barandak ezabatu egin dira. Bidea bera era ukitu izan da, eskuma aldea nasaitzeko mendiari zati berri bat kendu zaiolarik. Horri esker, orain ibilgailuak lerroan utzi ordez baterian aparkatu ahal izango dira, leku kopurua gehituz. Guztia borobiltzeko, hemendik gutxira baranda, paperontzi eta farol berriak jarriko dira. Elementu horiek ipinita behar lituzkete, baina obra zertxobait atzeratu egin da udako eguraldi kaskarragatik eta hainbat hornitzaile oporretan izanagatik.

Zonalde guztia asko aldatu izan da urte baten buruan. Ongarai eskolako instalazioak eta Gure Etxean dituen berriak lotzeko pasagunea eta horren estaldura ere bukaturik daude. Gure Etxea eraikina goitik behera eraberritu izan delarik, barrutik nahiz kanpotik. Azkenik, aipatu, Anaitasuna ikastolan ere obrak egin direla, Institutukoek beraientzako sarrera berria egin baitute. Zentroko obra guztiak oraindik amaitu gabe daude.

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren