-Boys of the Hills- taldeak irabazi du -Folkez Blai- lehiaketaren bigarren edizioa

24.09.07
Kultura eta Gazteria

‘Boy of the Hills'' taldeak Ermuko ‘Flokez blai’ lehiaketa irabazi du. Madrildarrek 3000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua ‘Dealan’ izeneko talde kataluniarrarentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jasoko duen.

Epaimahaiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen aukera zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalera ''Euri tanttak'' talde arabarrak, ‘Neirela’ kataluniarrak eta ‘Ghaita Dapedra’ galiziarrakak sailkatu dira.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orde Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Kepa Junkera musikari handiak errezitaldia eskaini zuen. Musika tradizionalaren emanaldi horretara zirimiriak ere ez zuen nahi izan kale egiterik, baina euriak ez zuen lortu inor etxean geldiarazterik. Plaza gainezka egon baitzen.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute ‘Flokez blai’ lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako hirugarrena ‘berehala eta buru-belarri’ prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu