Txangoa egingo da Arabako Errioxako upeltegi batera
Lobiano eta herriko hainbat Gastronomia elkartek txangoa egingo dute hurrengo larunbatean Arabako Errioxara. Elkarteak Labastidara eta ‘Solaguen’ bodegara bidaia antolatu du. Txango hori herriko VII. Gastronomi Jardunaldietan aurreikusita zegoen eta ekimenak Bakailao Lehiaketaren III. edizioari amaiera ofiziala eman dio. Aurtengoan, aipatu lehiaketan ‘Basarri’ elkartea nagusitu zela gogoratu behar da. Bakailao lehiaketa horren babesle izan ziren ‘Solaguen’ eta ‘5 Valles’ etxeek.
Bidaiara joango dira aurtengo bakailao lehiaketan parte hartu zuten bederatzi elkarteek. Beren kideek bertara joan eta bertan bazkalduko eta edango dute ohiko menua eta Solaguen etxeko ardoak Segidan enpresaren antzinako eta gaurko instalazioak ikusi ahal izango dituzte. Bisitan ardoa egiteko prozesu osoaren berri jasoko dute, eta ardoak ere dastatuko dituzte. Txangoan parte hartuko dutenek Pako taberna ondoko autobus geltokitik aterako dira goizeko hamarrak eta laurdenetan.
Lotutako albisteak
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin