Udalbatzaren Osokoa ezohiko bilerara bilduko da gaur goizean

26.09.07
Erakundea

Udalbatzaren Osokoa gaur asteazken goizez ezohiko bilkurara bilduko da. Bilkura goizeko hamarretan hasiko da. Eguneko gai-zerrendan lau puntu daude eta erdiak Hirigintza sailekoak dira. Bilkuran jorratuko den lehenengo gaia ondorengo hau izango da:Izarran exekuzio-unitate berriaren mugapenari dagokion Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren barruko aldaketa bat. Ildo beretik, 03 Geltokia exekuzio-unitatea desafektatzeko espedienteari hasiera ematea ere onartuko da.Jarraian, aurtengo Udal Aurrekontuan aldaketak egitea xedatzen duten alkate-dekretu biren berri emango da.

Udaletxeko organo gorenak bere egingo du Partidu Popularraren proposamen bat. Alderdi horrek erakundearen lan eta informazio batzordeak egiteko egun eta orduak aldatzeko aurkeztu duen proposamena aho batez onartuko baitu . Batzorde horiek bihartik bertatik egingo dira, asteazkenetako goizeko bederatzietan. Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta horretara ailegatzeko sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atala.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako