Urriak -Gure Agenda-ekimenaren ale berria dakar

01.10.07
Euskara

Hilero herrian euskaraz egiten diren jarduerak biltzen ditu ‘Gure Agenda’ izeneko ekimenak. Urriak ale berri bat ekarri digu, aurtengo zortzigarrena, hain zuzen ere. Hortaz, hasi berri dugun hilabete honek ere euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera franko eskainiko digu ermuarroi. Urriko agendan, besteak beste, mendiak izango du nagusitasuna. Izan ere, bildutako jardueren artean, hirutan hizpide izango baita. Lehena, Artarrai taldeak prestaturiko argazki erakusketa da, bigarrena, Kepa Lizarraga medikuak emango duen hitzaldia eta, azkenik, Poto Gorrotxategi mendiko gidariak ekarriko digum diaporama. Horrez gain, agendara ere bildu ditu euskara zerbitzuak, besteak beste, ondoko jarduerak: euskaltegiek euskara pratikatzeko bultzatzen duten Berbalagun ekimena, Galipotx ikuskizunaren eta ‘Alboka’ren musika hamabostaldiko emanaldiak, eta Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hamalaugarren edizioa. Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horretan, Euskal Birusa, Artarrai, Alboka eta Antxitxiketan taldeen, liburutegiaren, herriko euskaltegien, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin