-Udako liburua- lehiaketaren irabazleak

03.10.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak udako liburuaren lehiaketako emaitzak ezagutarazi ditu. Lehiaketa indarrean egon da abuztuaren bigarren hamabostalditik. Lehiaketak  udako irakurmenak gainerakoekin kopartitzen dituzten pertsonak saritu nahi ditu.

Haurretan irabazleak 7 urteko Maider Garcia eta 13 urteko Adrian Piñeiro izan dira. Lehenengoaren liburu gustukoena Raimon Carrasco idatzi duen Nire Kaleko jendea izan da. Bigarrenaren liburu gustukoena Christopher Paolinik idatzi duen Eragon titulukoa izan da. Helduetan  Mª Feli Mancisidor eta Abraham Elcorobarrutia  izan dira saridunak. Lehenengoak, Katixa Agirrek idatzi duen Sua falta zaigu liburua aukeratu du. Bigarrenak David Mckeek idatzi duen Los conquistadores liburua gomendatu du.

Maider García, haurren kategoriako irabazletariko bat Adrián Piñeiro, haurren kategoriako beste irabazle bat.

Mª Feli Manzisidor, helduen kategoriako irabazleetariko bat Abraham Elcorobarrutia, helduen kategoriako beste irabazlea

Irabazle guztiek udal liburutegiko elastiko bana jaso dute. Lehiaketan 59 pertsonek parte hartu dute, horietatik 46 izan dira emakumeak eta  gainerako 15 gizonak.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz