-Berbalagun- ekimenean izena emateko epea zabalik dago

04.10.07
Euskara

Herriko euskaltegiek eta talde euskaltzaleek ‘Berbalagun’ ekimenean parte hartzeko interesatuen izen emateak hartzeari ekin diote. Aurtengoarekin seigarren urtea izango da gure herrian euskara praktikatzeko zaletasun eta interes berdintsuak dituzten pertsonek taldeak osatzen dituztela. Aurtengo nobedadea herriko euskaran jarduteko –bizkaieran- eta seme-alabak dituzten bikoteentzako taldea propioa eratuko direla da. Hori horrela, antolatzaileek eskaintza zabaldu behar izan dute eta aurtengoan haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko diete azken talde horretan izena ematen dutenei.

Iaz ‘Berbalagun’ ekimenak berrogeita hamaika pertsona bildu zituen. Horiek zortzi taldeetan banatu ziren, kideen zaletasunen arabera. Taldeek, besteak beste, ondorengo jarduerak gauzatu zituzten, masajea ematen eta larrua lantzen ikasteko tailerrak, mendi irteerak, sagardotegi batean afaltzeko txangoa eta ikasturte amaierako afaria. Ekimenak blog elektronikoa ere estreinatu zuen eta parte hartzaileei bileretarako deien berri SMS edo posta elektronikoko mezuen bidez bidaltzen zaie. Aste honetan bertan kanpaina berriaren berria iragartzeko kartelak zabalduko dira herrian zehar. Eta datorrenean etxebizitzetara bidaliko da 2007-08rako prestatu den bi orrikoa. Bestalde, antolatzaileek iragarri dute urriaren 18an agerraldia egingo dutela Lobiano Kulturgunean, edizioaren nondik norako zehatzak azaltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko