San Azokan parte hartzeko izen-ematea hasi da

09.10.07
Euskara

San Martin azoka ate joka dugu. Hilabete eskas besterik ez da falta. Herriko azokarik ospetsuena, azaroaren 10ean egingo da. Atzotik zabalik dago izen-emate epea azokan eta bere lehiaketetan parte hartu nahi duten pertsona ekoizleentzat. Izenak emateko epea zabalik egongo da urriaren 19a bitartean. Izen-emateak udaletxeko euskara zerbitzuan egin behar dira. Horretarako interesdunek izen-emate fitxa bete eta jarduera bakoitzari dagozkion agiri osagarriak aurkeztea besterik ez dute egin behar. Aurtengo hamazortzigarren edizioaren berrikuntzarik behinena, lehiaketa modalitate guztietarako izen-emateko fitxa bakarra dagoela da. Urteroko legez, ‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak antolatzen du azoka.

San Martin azoka parte hartu ahal izango dute Deba barreneko, Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek. Eztiarekin eta salbuespen gisa, Bizkaia guztiko erlezainak onartuko dira. Lehiaketarako sei talde berezitu egongo dira, hain zuzen ere ondoko hauek: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Bestalde aipamen berezia egongo da, sarririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukunena eta dotoreena jartzen duen lehiakidearentzat.

 Iazko urteko azokan ateratako argazkia

Aurten900 euro banatuko dira sarietan. Fruta eta ortuarien lehiaketa erakusketan parte hartuko duten partaideek 60 euroko dieta jasoko dute. Argibide gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko interesdunek udal Euskara zerbitzura edo Euskal Birusaren elkarteko egoitzara dei dezakete. Telefonoak, hurrenez hurren, ondorengoak dira: 943 179147 eta 943 179350.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko