Udalbatzarrak Osoko Bilkura egingo du

16.10.07
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da arratsaldean. Bilerak ohiko izaera izango du eta arratsaldeko 6etarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda lau puntuk osatzen dute. Lehenengoan, uztaileko hiru bileretako aktak onartuko dira. Bigarrenean, Eskolabarri ikastetxeak udalaren lokal batzuk –Santa Anan daudenak- erabiltzeko eskaeraren inguruko erabakia hartuko da. Hirugarrena, hirigintza alorrekoa da. Horretan, 20. exekuzio-unitatea, Izarra-2 deritzana, mugatzen duen Hiri-antolamendurako Udal Plan Orokorraren barruko 13. aldaketa behin-betikotasunez onartzeari buruzko erabakia hartuko da. Erabaki horren bidez, sektoreak egun duen industri erabileratik hirugarren sektorerako erabilerara aldatuko da. Laugarren eta azken puntua, eskari galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako