-Berbalagun- ekimenaren 2007-08 edizioa aurkezteko agerraldia egingo bihar
Gure herrian ‘Berbalagun’ ekimenaren bultzatzaile eta antolatzaileek agerraldia egingo dute bihar , aurtengorako edizio berria aurkezteko. Aurkezpena Lobiano Kultur Guneko auditorium gelan (2. solairuan) egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Ekitaldi horretan edizio berriaren xehetasun eta nondik-norakoak azalduko dituzte. Berbalagun ekimena euskaltegietako ikasturtearen eskutik joan ohi da, udazkenetik udara bitartean gauzatuz, ikasleek euskarazko mintzapraktikak egiteko aukera izan dezaten. Berbalagunen inguruko aurkezpen publikoa egingo dute proiektu hau osatzen duten eragile guztien artean (Udal Euskara zerbitzua, Euskal Birusa, udal eta Kaltxango AEK euskaltegiek). Ekitaldia deitu duten eragileek Berbalagun zer den eta bere onura guztiak azaltzeaz gain, bertaratzen herritarrek izan ditzaketen zalantzak eta galderak erantzungo dituzte.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
