Diru-bilketa zerbitzuak txartel bidezko ordainketak egiteko aparailua jarri du

25.10.07
Erakundea

Udal diru-bilketa zerbitzuak txartel bidezko ordainketak egiteko aparailua jarri du aste honetan bertan. Hemendik aurrera, nahi duten herritarrak udal zerga eta tasen zenbatekoak txartela erabilita ordaindu ahal izango dute, modu erosoan. Udal zerbitzu horrek akordioa hitzartu du Bilbao Bizkai Kutxa erakundearekin aukera hori eskaintzeko. Entitateak udaletxeko bulegoetan datafonoa deritzan aparailua jarri du, zeinaren bidez gauzatzen diren diru transakzio elektronikoak. Akordio horretan aurreikusi denez udala ez du ezer ordaindu beharko herritarrak BBKal luzatutako txartelekin ordaintzen duen kasuetan. Bide hori erabilita txartel bidez ordaintzen duen herritarrak ere ez du inolako kosturik jasango, txartela edozein banku edo kutxak luzatutakoa bada ere. Aldiz, BBK-koak ez diren txartelak erabiltzen diren kasuetan, eragiketa horrek komisio edo kostu bat izango du, zeina beti udalak gain hartuko duen.

Zerbitzuko arduradunek aditzera eman digutenez aparailua jartzearekin lortu nahi izan duten helburua bikoitza izan da. Batetik, “herritarrei erraztasun gehiago eskaintzea eta, bestetik, ordainketak egiteko ditugun modu edo aukerak ugaltzea”. Orain artean, ordainketak egiteko moduak bi izan dira; eskudirua eramatea leihatilara edo txeke adostua entregatzea. Nolanahi ere, ordaintzeko modalitate hau ez da estreinakoa, Udal Kirol Erakundean erabiltzen baita orain dela bi urtetik ona.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26