Udalbatzarrak 2008rako Ordenantza Fiskalak onartuko ditu bihar

29.10.07
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da bihar arratsaldean. Bilerak ohiko izaera izango du eta arratsaldeko 7etarako deituta dago lehen deialdian eta ordu erdi beranduago, bigarrenean. Eguneko gai-zerrenda zortzi puntuk osatzen dute. Bilera horretan Udalbatzarrak 2008rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartuko ditu. Ermuko ordenantzak, bataz beste, %2,5 igoko dute 2008an, Kontsumo Prezioen Indizean oinarritzea erabaki baita. Lehenengo puntuan, Ordenantza horiei Partidu Popularrak aurkeztutako emendakinak ezetsiko dira. Jarraian, Udal Kirol Erakundeko 2008ko Ordenantzei buruz Zuzendaritza Kontseiluak hartutako erabakia berretsiko da.

Laugarren eta bosgarren puntuetan hirigintzako gaiak ebatziko dira. Horietan Hiri antolamendurako Udal Plan Orokorraren barruko 10. eta 11. aldaketak behin-betiko onetsiko dira. Seigarren eta zazpigarren puntuetan, berriz, PP alderdiak aurkeztutako mozio bi ezetsiko dira. Lehenengoak, PPk eskatzen zio Bizkaiko Foru Aldundiari testuliburuak erosteko deialdi publikoa onets zezala. Bigarren moziak, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zio 45 eta 49 urte bitarteko emakumeak “Minbiziaren detekzio goiztiarreko programaren” baitan sar ditzala. Gai biak, aztertu dira Informazio batzordeetan eta atzera botako dira.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da