Ibilgailuen erreziboa helbideratzen duten pertsonek %4ko hobaria izango dute

31.10.07
Erakundea

2008rako Ermuak onartu dituen tasa eta zergen bataz besteko igoera, aurtengorako aurreikus daitekeen Kontsumo Prezioen Indizearen azpitik dago. Horrela erabaki zuen bart iluntzean Ermuko Udalbatzak eginiko Osokoaren Bilkuran, PSE-EE-PSOE, EAJ-PNV eta EB-Berdeak alderdien aldeko botoekin. PPk kontrako botoa eman zuen. Félix Prol alkateordeak bilkuran adierazi zuenez, “ordenantzatan izandako bataz besteko igoera orokorra %2,5 da, nahiz kasu batzuetan eta biribiltzearen ondorioz emaitza zifra horren azpitik edo gainetik gera daitekeen ”. Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga ez da ezer igotzen eta bere horretan lagatzen da, aurreko urtealdiko prezio berberean. Udalak kontzeptu honengatik datorren urtean %2,8 gutxiago biltzea espero du, atzo arratsaldean hartutako erabakiaren ondorioz, ibilgailu baten titularrak izanik errezibo hori banketxe bidez ordaintzeko helbideratzea egiten dutenek %4ko hobaria lortuko baitute. Helbideratzea egiteko azken eguna aurtengo urteko azken eguna izango da. Errezibo hori jada helbideraturik duten pertsona guztiek ere, %4ko hobaria izango dute.

Datorren urteko Ordenantzetan izango diren igoerarik handienak gure Udalak Ingurumenarekiko eta garapen iraunkorrarekiko hartu dituen konpromisoen ondorioz etorriko zaizkigu. Udalbatzak atzokoan adierazi zuenez ez du nahi beste alde batera begiratzerik ingurumenari dagokionez gure gizarte honen eguneroko jarduerak sortzen dituen arazoen aurrean. Hori horrela, Udalak bere egingo ditu, gorago dauden erakundeek aplikatzea eskatu dituzten kanonak, egun ditugun baliabideak zaindu, garbitu eta bermatzeko etorkizunerako.

Igoeraren bataz besteko horrek, aldiz, azaldu beharreko salbuespen bi ditu. Lehena, hiriko hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa da, zeina %13,5 gehituko den, Debabarrena Mankomunitateak aurreikus daitezkeen gastuen igoerari jarraiki. Nolanahi ere, igoera horrek gure ordainagirian izango duen eragina ez da horren handia izango, zeren erreziboak hiru kontzeptu biltzen ditu: ura, zaborra eta estolderia hain zuzen ere. %13,5ko igoera hori, soilik zaborrari aplikatuko zaio.

Urak datorren urtean ez du inolako igoerarik izango, dagoenean mantenduz. Estolderiaren atalak aldiz, bai egingo du gora 2008an, familia tipo baten hileko ordainagiri bakoitzari 2 euro gehiago kobratuko baitzaio, gure ibaiak garbiagoak izan daitezen eta daramatzaten urak hobeak izan daitezen, Bizkaiko Foru Aldundiak eskatzen duenari jarraiki.

Xede aurrerakoia: gehien duenak gehiago ordaintzea

 

PSE-EE-PSOE taldeko bozemaleak bileran adierazi zuenez datorren urteko Ordenantzek helburu aurrerakoia bilatzen dutela adierazi zuen: “gehien duenak gehiago ordaindu dezala”. PP alderdiak hamabost bat emendakin aurkeztu zien 2008rako Ordenantza Fiskalei. Emendakin horietan enpresek ordaintzen duten Ekonomiaren gaineko Jardueren Zerga jaistea edo familia ugarientzako hobariak ezartzea. Popularren proposamenak atzera bota zituzten gainerako alderdiak. Atzoko Osokoaren Bilkuran esan zenez PPren proposamenek 780.000 euro ez kobratzea suposatuko lukete eta, udalak hori bideratu ezintzat jo du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik