J. Ibaibarriaga izeneko literatur lehiaketaren sariak esleitu dira
Euskal Birusa eta udal euskara sailak aurtengo ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur lehiaketaren saridunak erabaki berri dituzte. Sariok datorren larunbatean banatuko dira, San Martin azokaren barne eta arratsaldeko ordu 1etatik aurrera egingo den ekitaldian. Aurten lehiaketak bere hamalaugarren edizioa bete du. Lehiaketara guztira 128 idazlan aurkeztu dira, gehienak herriko ikastetxeetako ikasleenak. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Aurtengo deialdiak saritan 605 euro banatuko ditu. LHko eta DBHko zortzi ikasle saridunek 35 € erosketa-txeke bana eskuratuko dute. Heldu eta 18 urtetik gorakoen atalean, txapelduna Tania Alonso Estévez izan da. Honek 325 euro eskudirutan jaso du. Saridunen zerrenda osoa ondorengo hau da:.
Lan kopurua | Kategoria | Sariduna | Ikastetxea | Gatzizena | Saria |
---|---|---|---|---|---|
17 | 3º L.H. | Alex De Cabo Sánchez | Ongarai Eskola | Acs | 35 €ko txeke konpra |
15 | 4º L.H. | Andoni Benito González | Anaitasuna Ikastola | Triki | 35 €ko txeke konpra |
22 | 5º L.H. | Alazne López Aranberria | Anaitasuna Ikastola | Toxi | 35 €ko txeke konpra |
19 | 6º L.H. | Maitane Egido Barrero | San Pelayo | Kaixo | 35 €ko txeke konpra |
13 | 1º D.B.H. | Jone Ojea Totorikaguena | Anaitasuna ikastola | Toto | 35 €ko txeke konpra |
18 | 2º D.B.H. | Lorea Arrizabalaga Elizburu | Anaitasuna ikastola | Aerol | 35 €ko txeke konpra |
12 | 3º D.B.H. | Xabier Uriarte Aizpurua | Anaitasuna ikastola | Des-Kontrol | 35 €ko txeke konpra |
8 | 4º D.B.H. | Josega Odriozola Conde | Ongarai eskola | Larraskotxiki | 35 €ko txeke konpra |
4 | Helduak | Tania Alonso Estevez | 325 € |
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa