San Antonioko eta Abeletxerako lotura guneak asfaltatzeko lanak amaitzear

08.11.07
Hirigintza

634 errepide nazionalean -San Antonion- eta Abeletxe bide berrirako lotura guneak asfaltatzeko lanak bihar amaituko dira.Gaur izango da zeregin honetan ematen den laneko bigarren gaua. Lanak gauez egiten dira trafikoari eragozpen gehiagorik ez sortzeko. Bart gauean eta goizaldean 634 errepide nazionaleko zati bat asfaltatu eta pintatu da. Hain zuzen ere, Gipuzkoa Etorbideko 8. eraikinetik 12ra bitarteko zatia. Gaur gurutzearen elkargunea eta trenbide azpiko –tuneleko- zatia asfaltatuko da. Langileek gaueko hamarretan hasiko dira lanean eta horien lanjarduna, hurrengo eguneko seiak bitartean luzatuko da.

Asfaltatze lana “Compañía Vasca de Asfaltados” izeneko enpresak egiten dihardu, obraren esleipenduna den ''Izelaieta'' Aldi-baterako enpresa elkarteak hori kontratatu baitu. Gaur egun ezagutzen dugun Izelaietako sarbidea behin betirako itxita gera daiteke datozen egunetan, obraren eboluzioaren arabera.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean