Kurrin, kurrin…hemen da San Martin!

09.11.07
Euskara

XVIII. edizio honen atarian jai usaina igartzen da herrian, dagoeneko bihar erabiliko diren stand-ak instalaturik daude Probaleku kalean zein Orbe Kardinalaren plazan, jendearen artean zurrumurruak ozendu dira eta denok dugu biharko jantzia prest, alkandora zuria eta txapela. Giroa, eguraldi ona edo txarra izanda ere demasekoa izatea espero da, horren erakusgarri biharko herri-bazkarirako txartelak guztiz agorturik daudela esatea besterik ez. Beraz, den-dena biharko prest, Mutrikuko udalak hazitako txerria kortan dugu eta ume guztiak kalean gora kalean behera paseatuko dituen astobusa Eitzagan prest, ondo janda eta indarberriturik. Baina ez hori bakarrik, gaur bertan ezinegona dutenentzako ere antzerki emanaldi bikaina dago, Lapur-zuloa izenekoa, Zineman 22:15ean. Eta biharko, biharko... goizean goizetik, gorputzak eutsi arteko egitarau oparoa.

Egitaraua

  • 11:00 Musika eskolako trikitilari eta txistulari gazteak kalejiran ibiliko dira.
    Azoka jendearentzat zabalduko da.
    Zanpantzar eta Dultzaineroen kalejira.
    San Martin plazan artisauak eta ikastetxeetako postuak.
  • 12:30 Euskal dantzak San Martin plazan.
    Ondoren bertsolariak.
    Eguerdian zehar “Astobusa”.
  • 13:00 XIV. Juanita Ibaibarriaga literatur sariak banatuko dira. Eskaparate lehiaketaren sari banaketa.
  • 15:30 Herri bazkaria plazan: babajana, edaria, postrea eta kafea.
  • 18:45 Larraindantza
  • 19:00 Haur berbena Txorro Morro taldearen eskutik “Luma gorri” ikuskizuna.

Talogileak lanean jo ta sua, San Martin egunean ez baitu inok talorik gabe geratu nahi

 

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin