“Berrikuntza eta konpromiso soziala dira etorkizunerako bidea”, Ibarretxeren esanetan

14.11.07
Ekonomi Sustapena

Juan José Ibarretxek gaur Ermuan adierazi duenez “industriaren etorkizuna berrikuntzan eta konpromiso sozialean daude. Lehendakaria Ermuan izan da gaur goizean bertako ZF Lemförder TVA enpresak sortu zeneko berrogeita hamar urte bete dituelako. Urteurren hori dela eta, enpresak ekitaldi bat antolatu du Urtia industrialdean duen egoitza eta fabrikan. Eusko Jaurlaritzako buruak ZF Lemförder TVA enpresak mende erdi bat bete izanarekin euskaldunak harro gaudela adierazi du. Agintariak Euskadiren eta enpresaren ibilbideak alderatu ditu. Bere hitzetan, aurrera egiteko eta lehen mailara iristeko borrokatu dugu. Laurogeigarren hamarkadako krisialdiari aurre egin eta irabazi egin genien. Indarrak batu eta apustu estrategiko baten alde egin behar izan genuen egoera hura irauli ahal izateko”. Ibarretxek bere hizketaldian J. M. Arizmendiarrietaren hitzak gogora ekarri ditu, “helburua irautea baino gehiago, egokitzea dela”.

Agintariak azpimarratu egin du ZF Lemförder TVA enpresak kalitatearekiko eta aliantzak lortu eta handitzen jarraitzeko hartu duen konpromisoa. Honen esanetan “lagunak dituenak handitu egiten da eta lagunik ez duenak txiki geratzen”. Bere parte hartzea amaitu aurretik enpresako langileei zuzendu zaie, “enpresaren lorpenetan benetako protagonistak” direla gehituz.

Bizkaiko Foru Diputatu, Juan Luis Bilbao ere ekitaldian izan da. Enpresa batek berrogeita hamar urte bete izana zoragarria dela” esan du. Foru ordezkariak automobilgintzaren garrantzia aipatu eta ondoko datuak eman ditu: EAE 234 enpresa ditugu, horietan 17.000 pertsonek lan egiten dutelarik, horiek BPGaren %16 sortzen dutelarik”. Enpresa horien erdia Bizkaian kokaturik dagoela gehitu du, “Ibaizabal arroan eta Durangaldean, hain zuzen ere”. Industri sektore horrek bere ekoizpen balore, ezagutza eta teknologia sortzen jarrai dezan, -laburbildu du- besteek baino pausu bat aurrerago ibili behar dugula adieraziz”. Horretarako, eskutik joatea eta elkarlanean aritzea proposatu die bertaratutakoei AIC Automotive bezalako proiektu berezia aurrera ateratzeko Teknologia zentro berri horrek hiru zutabe izango dituela gehitu du, bat Boroan (Zornotzan), bestea Ermuan eta hirugarrena Iurretan”.

Ekitaldia Julián Hernando gerenteak aurkeztu du eta horekin batera hitz egin du Lemförderreko industri ibilgailuetako zuzendariak, Hubert Grossek. Ekimenean bazkide sortzaileei omenaldia egin zaie. Julian Telleriak, Juan Manuel Valdubiecok eta J.Mª Azaolak makila bana jaso dute. Azken horren ordez seme batek hartu du oparia. Ondoren enpresa eta bere instalazioak bisitatu dituzte. Enpresa zabalik eta jardunean egon da. Goizeko txandakoek beren lanpostuetan izan dira, langileek larunbatean ospatuko baitute “Chillida Leku” ikusiz eta ondoren bazkaltzera joanez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren