Herritarrentzako Informazio Puntuak herriari aurkeztu zaizkio

16.11.07
Erakundea

Ermuko Udalak herritarrentzako informazio puntuak herriari aurkeztu dizkio gaur. Aurkezpen ekitaldia Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan egin da. Bertan Udalbatza osatzen duten alderdietako hainbat ordezkari izan dira, Deba Goieneko alkate birekin batera eta udalerriko ikastetxeetako eta kultura eta gizarte alorretako taldeen ordezkariekin batera. Felix Prol alkateordeak ekitaldia ireki eta aurkeztu du. Honek aditzera eman duenez, proiektu honek “erakundeak teknologi eta komunikazio berriak hedatu eta guztei helarazteko” duen konpromisoaren erakusgarri da. Aurkezpenean, European Foundationeko Presidentea den José Luis Pérez de Rueda eta Administratel-eko zuzendari nagusia, Juan Carlos Sanz Valero, jaunak ere egon dira. Azken enpresa hori, terminalak saltzen eta banatzen dituena da.

Ermuan horrelako hiru informazio puntu eta terminal jarri dira. Horiek udal liburutegi eta kiroldegian eta Miguel de Unamuno gizarte-zentroan jarrita daude. Horien bidez herritarrek gauza ugari egin ditzakete eta guztiak dohainik. Esate baterako, internetera eta administrazioaren edozein web gunera sar daitezke, kontsultak edo izapideak egiteko. Administrazio horiek, tokikoak, probintziakoak, estatukoak edo nazioartekoak izan daitezkeelarik. Bertatik egunkariak eta hedabideak kontsultatu daitezke. Terminalak teknologikoki oso jantzita daude eta aukera anitzak eskaintzen dizkigute. Kode-barren eta kriptografia txartelen irakurgailuak dituzte, eta baita ere USB portua eta web Kimera bana. Aparailu horien bidez erabiltzaileek posta elektronikoko eta sakelako telefonoen SMS motako mezuak bidal ditzakete, inolako kosturik gabe. Eta mezu horietan bertako kamerarekin ateratako argazkia ere itsatsi daitekeelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian