Klima-aldaketaren gaia jorratu da gaur Ermuan, -Berritu-Ekin- jardunaldien barne

21.11.07
Ekonomi Sustapena

Klima-aldaketaren inguruko aspektu hainbat eta udalerriok horri aurre egiteko edo bere ondorioak gutxitzeko egin ditzakegun proposamenak hizpide izan ditugu gaur Ermuan. Gai hori luze eta zabal jorratu da Toki-garapeneko astearen barne, ”Berritu ezazu-Ekin iezaiozu” jardunaldien barne. Jardunaldioi gaur goizean eman zaie hasiera eta bihar arratsaldean itxiko dira. Aurkezpena Felix Prol alkateordeak egin du. Udal politikariak hizlariei eta parte hartzaileei eskerrak eman dizkie bertaratu izanagatik. Prolek adierazi duenez, “etorkizunean ere lankidetzan eta sarean lan egiteko beharra daukagu, guztion artean ezagutza konpartitu eta zabaltzeko”. Ondoren, ingurumeneko zinegotzia den Mª Asun Ardanzak hartu du hitza, Ermuan Alor honetan jarraitzen ditugun lan ildoak eta egindako gauzen berri emateko.

Gaiari buruz beren ekarpena egin duten beste hizlarien artean, ondokoak izan dira: Xabier Caño, IHOBEren Zuzendari Orokorra. Bere lanaren titulua ondorengo hau izan da: "Udalerriek klima-aldaketa gelditzen lagundu dezakegu”. Begoña Fabrellas, Ingurune Ministerioaren klima-aldaketari buruzko espainiako bulegoaren zuzendaria. Honen ponentzia, "Udalerriak eta klima-aldaketa" izan da. Alexander Boto, IHOBEren zuzendariorde teknikoa. Honen hitzaldiaren titulua ondorengoa izan da: "Euskadiko Ingurune II Programa markoa 2007-2010 ". Alexandra Delgado, Espainiako Hiri eta Lurralde jasangarritasunaren behatokiko arduraduna. Honek, Hiri eta Lurralde jasangarritasunaren inguruan hitz egin du. Azkenik, Eduardo Fernández, Fomento de San Sebastian SA, enpresako teknikariak hitz egin du. Honek: Donostia hirirako energia jasangarriaren estrategia" izeneko lana aurkeztu du.

Jarraian, egun klima-aldaketaren inguruan barra-barra entzuten ditugun hainbat baieztapenen inguruko eztabaida izan da, eta etorritako adituei galdetu zaie. Hitzaldian erabilitako ponentzia guztiak datozen egunetan web gune honetan eskainiko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik