ONCEk Ermuari dedikaturiko kupoia salgai dago

22.11.07
Erakundea

Ermuko udalerria izango da datorren asteleheneko –azaroak 26ko- gaia. Kupoiaren irudia terrorismoaren biktimak omentzeko Agustin Ibarrola eskultoreak eginiko monumentua izango da. Irudi horren alboan herriko ezkutua doa, probintzia, biztanleria eta azaleraren datuekin batera. ONCEk kupoi horien 50 serie emititu ditu, zeintzuk 0tik 99999ra zenbakiturik dauden. Guztira bost milioi kupoi jarri dira salgai estatu osoan. Kupoiek Ermuaren izena eta bertako irudi bat lau haizeetara zabaltzen lagunduko dute. Boletoak gaurtik bertatik salgai daude eta horiek entitateak dituen 22.000 langileetariko edozeini eros dakioke. Kupoia itsuen erakundeak 10000 biztanletik 25000ra bitarteko udalerriei dedikaturiko seriearen barne txertatzen da.

Garen eta sentitzen duguna adierazi imanaren harrotasuna

ONCEk eta udalak elkarrekin eginiko agerraldian aurkeztu dute astelehenerako kupoia. Félix Prol aldaketordeak agerraldia horretan adierazi duenez “guretzat ohorea da ONCEren bidez zabaltzea gure herriaren balorerik behienetarikoa: askatasunaren aldeko borroka”. Zinegotziak esan du “Agustin Ibarrolak egindako eta terrorismoaren biktimei dedikatutako monumentuaren bidez egin nahi izan dugula, arrazoi bikoitzarengatik. Batetik, biktimak askatasunaren alde borrokatzen duen gizartearen Iker nagusia direlako eta, horiek aintzat hartu gabe ezingo genukeelako zutabe sendoak izango dituen etorkizunik. Eta bestetik, herri honetan zerbaitez harro bagaude hori elkarbizitzaren alde egindako lanaz da, aniztasun eta errespetutan oinarriturik, ezer eta inoren gainean berridatzi gabe, pentsamendua suntsitu edo desitxuratu gabe eta, azken batean, desadostasuna homegenizatu gabe”.

Politikariak ondokoa erantsi du; “egindako guztia irizpide bakarrari jarraiturik egin dugu koherenteak izanik eta herritarrek pentsatzen dutena entzun eta horri jarraitu ”. Herriko ordezkariak ONCE erakundeari eskerrak eman dizkio, “Espainia osoari argi eta Garbi garena eta sentitzen duguna” zabaltzeko aukera hau eskaintzeagatik.

ONCE erakundeak kupoia inprimatzeko erabili den plantxa oparitu du

ONCEk Gipuzkoan duen zuzendariak, Cristino Burgoak, agerraldi horretan datorren asteleheneko kupoia inprimatzeko erabili den plantxa oparitu dio udalari. Burgoak azpimarratu du udalekin elkarlanerako ikusi duen sintonia sintonía, “baldintzak berdintzeko eta itsuak eta minusbaliatuak gizarteratzeko borrokan aurrera egiten jarraitzeko”. Zuzendariak esan duenez, “lana duen minusbaliatuak ez da hain minusbaliatu eta gizarteratzeko bidean aurrerapausoa eman du”. Lurraldeko ordezkariarekin batera, Eibarko agentziako arduraduna, Conchi de la Fuente, izan da. Azken honek ere bere esker ona agertu dio Ermuari, “herri honetan saltzaileek eta kupoiak oso harrera ona dutelako, bertan asko saltzen baita”.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako